Bilatu

jueves, 31 de enero de 2013

Zer da Presio Atmosferikoa?


Presio atmosferikoa zer den jakiteko unea heldu da. Hurbilduko gara kontzeptuari poliki-poliki, hurrengo galderak erantzuten.
  1. (Sheila, Jone) Zer da atmosfera? Nolakoa da? Bilatu Interneten atmosfera deskribatzen duen bideo bat eta jarri blogean. Hiru hizkuntz onartzen dira: euskara, ingelesa edo gaztelera. Bideoaren iraupena 10 minutu baino gutxiagoa izan behar da. Gehitu 4 lerroko bideoaren laburpena.
  2. (Mikel, Aitor) Zer da dentsitatea (deskribapena eta formula)? Zein da airearen dentsitatea? Gure gelako dimentsioak 10m x 10m x 3 m baldin badira, zenbat pisatzen du gelan dagoen aireak (kg-tan, hau da, eman behar duzu airearen masa)?
  3. (Marga, Jon, Arkaitz, Irama) Zer da presio atmosferikoa? Zein da presio atmosferikoaren kausa? Zenbat balio du? Presio atmosferikoa berdina da Lekeition, Gorbeiako gailurrean eta Everesteko gailurrean?
  4. (Luis, Erik) Magdeburgoko hemisferioen esperimentua: Otto von Guerickek, Alemania hiria den Magdeburgoko alkateak, egin zuen esperimentu hau, Alemaniako enperadoreak 1654-an Ratisbonara egin zuen bisitaldiaren kausaz. Bilatu Interneten esperimentua deskribatzen duen testu bat eta jarri esteka blogean (honen helburua deskribapen hori klasean irakurtzea da). Bilatu ere hemisferioen esperimentua deskribatzen duen bideo bat eta jarri blogean (Interneteko bideoetan eta testuetan hiru hizkuntz onartzen dira: euskara, ingelesa edo gaztelera. Bideoaren iraupena 5 minutu baino gutxiagoa izan behar da). Erantzun galdera hau: Zergatik daude lotuta hemisferioak, ba al dago barneko indar bat (xurgatzea) ala ba al dago kanpoko indar bat (bultzada)?

Youtube-ko bideo bat sarrera batean sartzeko argibideak: sakatu “share”, sakatu “embed”, kopiatu kodea, joan “html”-ra zure sarreran, itsatsi kodea eta itzuli “redactar” atalera.
Zure erantzuna honako “etiketa” izan behar du: “PresioAtmosferikoa”

No hay comentarios:

Publicar un comentario