Bilatu

domingo, 20 de enero de 2013

Presioaren eragina bizitzako egoera batzuetan


Jadanik badakigu zer den “presioa” fisika ikuspuntutik. Orain aztertuko dugu presioaren eragina bizitzako egoera batzuetan edo gizakiak asmatutako tresna batzuetan.


Hona hemen aurkituko dituzu galdera batzuk. Aukeratu bat eta erantzun. Azalpen zientifikoa eman behar duzu. Zure erantzuna honako “etiketa” izan behar du: “Presioa".

1. Fakir bat etzan daiteke iltze-ohe batean baina ez litzateke jarriko zutik iltze-ohe berean. Zergatik etzan daiteke? Zergatik ezin da zutik jarri?



2. Zapata takodunak daramatzan neska batek zapaltzen badizu oinean min handia egiten dizu. Zapata lauak eramaten baditu aldiz, mina jasangarria da. Zergatik?



3. Zergatik erabiltzen dira eskiak elurrean ibiltzeko?



4. Zergatik erabiltzen dira kranpoiak izotzean ibiltzeko?





5. Iltze bat iltzatzeko buruan jo beharrean puntan jotzen badugu mailuarekin, ezin izango dugu iltzatu. Zergatik buruan jotzen badugu bai eta puntan jotzen badugu ez?



6. Lur orotako ibilgailuak, tankeak eta hondeatzeko makinak ez dira lur bigunetan trabatzen, eta ibilgailu arruntak, berriz, bai. Zergatik ez dira ibilgailu horiek trabatzen?




7. Trenbide-trabesek errailak hondoratzea galarazten dute. Zergatik?



8. Zergatik mozten du hobeto ondo zorroztuta dagoen laban batek?



9. Posible al da emakume baten takoiek tanke batek baino presio handiagoa eragitea kalean?



10. Txintxeta bat kortxo batean sartzen dugunean puntatik oso erraz sartzen dela ikusten dugu, aldiz, burutik ezin dugu sartu. Zergatik?

No hay comentarios:

Publicar un comentario