Bilatu

lunes, 21 de enero de 2013

Fakir bat etzan daiteke iltze-ohe batean baina ez litzateke jarriko zutik iltze-ohe berean. Zergatik etzan daiteke? Zergatik ezin da zutik jarri?

Etzanda edo zutik egotearen arteko ezberdintasuna ulertzeko, presioa kontuan hartu behar dugu. Dakigunez, presioa indarraren eta azalaren arteko zatidura da.

Bi kasu horietan indarra fakirraren pisua da, hau da, indar bera da. Hala ere, azalera aldatzen da. Fakirra etzanda dagoenean zutik dagoenean baino azalera handiagotan banatzen du pisua, beraz, presioa txikiagoa da. Horregatik fakirra etzan daiteke baina ezin da zutik jarri.

No hay comentarios:

Publicar un comentario