ZER DA PRESIOA?
Presioa gainazal batean aplikatutako indarraren eta gainazal horren azaleraren arteko zatidura da.
Formula matematikoa: P=F/S
Magnitudeak: P-Presioa, F- Aplikatutako indarra, S- Azalera.
Presio-unitatea= indar-unitatea/azalera-unitatea= Newtona/ metro karratua=N/m2 (Nazioarteko sisteman pascala)
1Pa = 1N/1m2
Beste presio unitate batzuk eta haien arteko erlazioa:
1 atm = 760 mm Hg = 1013 mbar = 1.013 . 105 Pa
Presioaren eraginak; Gainazal bat presioa jasateak ondorio desberdinak ekar dezake: ezer ez gertatzea, forma aldatzea, apurtzea...
Presioa indarraren eta azalaren arabera aldatzen da:
* Indarra handitzen bada, presioa ere handitzen da. Objektu bigun baten azalean indarra egiten badugu, ikusten dugu, zenbat eta indar handiago egin, orduan eta gehiago aldatzen da objektuaren forma.
*Azalera handitzen bada, presioa, ordea, txikitzen da. Horregatik, elurra ibiltzean oinetako azalera handitzen duten tramankuluak erabiltzen dira (erraketak, eskiak...). Josteko, ordea, punta fin-fina duten orratzak erabiltzen dira, horrela, indar txikia eginez, presio handia lortzen da eta orratza sartzeko esforzua txikiagotzen da.
Irudian ikusten da orratzak puxikaren azalera handia denez, ez dutela puxika apurtzen. Hala ere, orratza batekin (azalerea txikia) indarra egiten bada, puxika apurtzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario