Bilatu

jueves, 7 de marzo de 2013

Presio atmosferikoaren ondorio bat

Esperimentua egiteko beirazko botila bat (edo plastiko gogorrazkoa), puxika bat eta txorrota behar dugu. Botila ur beroaz betetzen da bere tenperatura igotzeko. Ura barruan utz daiteke edo minutu batzuk pasa ondoren botila hustu daiteke (kontua da botila berotzea). Behin hori eginda, puxika botilaren ahoan ipintzen da. Azkenik, botila txorrotaren azpian jartzen da ur hotza erabiliz botila hozteko. Segundo batzuk pasata, puxika botilan sartzen da.

Zergatik puxika botilan sartzen da?

Botila hutsik zegoela zirudien, baina gas molekulaz betea zegoen. Botila berotzean, barruan daukan gas molekulak ere berotzen dira. Puxika botilaren ahoan ipintzean, airea botilaren barruan harrapatuta uzten dugu. Botila irekita zegoenez, barruko presioa eta kanpoko presioa berdinak ziren.

Ur hotza botilaren gainean isurtzean, botila eta bere barruko molekulak hozten dira. Molekulak zenbat eta hotzago egon, orduan eta abiadura txikiagoz mugitzen dira eta elkarrengana hurbiltzen dira. Horren ondorioz, espazio txikiagoa hartzen dute, hau da, bolumena txikiagotzen da. Presioa ere txikiagotzen da, molekulak botilaren hormetan kolpe gutxiago ematen baitituzte.

Puxika gas molekulei sartzea uzten ez dienez, barruko presioa kanpoko presioa, hau da, atmosferaren presioa, baino txikiagoa da. Horren ondorioz, kanpoko presioak puxika bultzatzen du eta botila barruan sartzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario