Bilatu

domingo, 10 de marzo de 2013

Flotazioa

1. Oiloen arrautzek ez dute flotatzen uretan. Zergatik? Zer baldintza bete behar da flotatzeko? Zer egin dezakezu arrautzak uretan flotatzeko? Eman datuak azalpenak emateko: arrautz baten dentsitatea, uraren dentsitatea… 

Arkimedes-en printzipioaren arabera, fluido batean murgildutako edozein gorputzek goranzko bultzada (B) jasaten du. Bultzada eta deslekuratutako fluidoaren pisua berdinak dira: B=PF=mF·g

Dentsitatearen definizioa kontuan hartzen, adierazpen matematiko hori alda daiteke. Dentsitatea gorputz baten masa eta gorputz horrek hartzen duen bolumena lotzen ditu. Dentsitate berariazko propietatea da eta substantziak elkarrengandik bereizteko balio du.

B=PF=mF·g=VF·dF·g;      D = m/V       D: Dentsitatea, M: Masa eta V:Volumena.

Beraz, bultzada bi faktoreren araberakoa da: gorputzaren bolumena eta fluidoaren dentsitatea. Grabitatea ere kontuan hartu behar da baina konstante bat da.

Gorputz bat likido batean murgiltzean hiru egoera ager daitezke: (PG: gorputzaren pisua)

1) PG>B; Gorputza murgiltzen da hondora heldu arte

2) PG=B; Gorputza orekan geratzen da, hortaz, murgilduta.

3) PG<B; Gorputza flotatzen da

PG<B; mG·g<VF·dF·g; VG·dG<VF·dF; VGmurgilduta eta VLdeslekuratuta berdinak direnez, dG<dF . Hau da, gorputz bat fluido batean flotatzeko, bere dentsitatea fluidoarena baino txikiagoa izan behar da.
Oiloen arrautzek ez dute flotatzen ur gezan, arrautzen batez besteko dentsitatea (1,035g/ml) ur gezarena (1g/ml)baino handiagoa delako.

Arrautzak uretan flotatzeko bi aukera daude:
1) Denbora pasatzen utzi. Denbora pasa ahala arrautzen dentsitatea txikiagotzen da, barruan daukaten aire kopurua handiagotzen delako.
2) Urari gatza bota. Hori egitean, uraren dentsitatea handiagotzen da.


2. Burdinazko gauzek flotatzen dute uretan? Zergatik? Ba al dago likidoren bat non burdinak flotatzen duen? (Eman dentsitate datuak zure azalpenetan). 

Guztiz burdinez eginda dauden gorputzek,hau da, burdinazkoak eta zulorik ez duten gorputzek ez dute uretan flotatzen; Izan ere, burdinaren dentsitatea (7,87 g/cm3) uraren dentsitatea baino handiagoa da.

Giro tenperatura egoera likidoan dauden metalak hauek dira: frantzioa (1,87 g/cm3), zesioa (1,88 g/cm3), galioa (5,90 g/cm3) eta merkurioa. (13,58 g/cm3). Dentsitateen datuei erreparatuz ondorioztatzen da burdina soilik merlkurioan flotatzen du, soilik merkurioaren dentsitatea burdinarena baino handiagoa delako

3. Klip bat utzi dezakegu uretan flotatzen nahiz eta kliparen dentsitatea urarena baino handiagoa izan. Zergatik? Jarri bideo bat kliparekin uretan flotatzen. Azaldu zergatik gertatzen den hau (zein da atzean dagoen fisika kontzeptua?). Bilatu eta azaldu fisika kontzeptu honen beste ondorio batzuk (jarri argazkiak ondorioak irudikatzeko). 

Klipa metalez eginda dago, beraz bere dentsitatea urarena baino handiagoa da. Hala ere, kontu handiz uraren gainazalean kokatzen bada, klipa flotatzen da. Gertaera hori sortzen duena likidoen propietate bat da: gainazal tentsioa. Gainazal tentsioa geruza fin eta elastiko bezala jokatzen du.

Fluido batean, molekula bakoitzak ingurukoekin interakzioa dauka, alegia, molekula bakoitzak ingurukoei indarra eragiten dio (erakarlea). Molekulen arteko indarrak ez dira oso urrutira iristen, eta batez ere hurbileko molekulei eragiten die. Edozein likidotan, gainazaleko molekulek barruranzko indarra jasaten dute, erakarpen-indar hori dela medio.

Gainazal-tentsioak menpekotasuna dauka likido-motarekin, likidoaren inguruan dagoen medioarekin eta tenperaturarekin. Oro har, gainazal-tentsioa gutxitu egiten da tenperaturarekin, zeren kohesio-indarrak ahuldu egiten baitira agitazio termikoa handitzean. Likidoaren inguruan dagoen medioaren eragina ere logikoa da, zeren molekula haiek ere erakarri egiten dituzte likidoaren gainazalean kokatuta dauden molekulak, alegia, likidoaren beraren barruko molekulen erakarpenaren aurka. Uraren ezaugarri honi esker gure ibaietan bizi diren zapatariek (Hydrometra stagnorum) ur gainean oinez egin dezakete hondoratu gabe.

http://phet.colorado.edu/sims/density-and-buoyancy/buoyancy_es.html Ariketa batzuk


1 comentario: