Bilatu

domingo, 10 de febrero de 2013

Atmosfera

ZER DA ATMOSFERA?
Atmosfera astro batzuk inguratzen duen gasez osatutako geruza da. Merkuriok izan ezik Eguzki sistemako planeta guztiek bere atmosfera dute baita Eguzkiak ere, baina ez dituzte osagai berberak.

NOLAKOA DA LURRAREN ATMOSFERA?

GERUZAK
Lurraren atmosfera bost geruzetan banatzen da: troposfera, estratosfera, mesosfera, termosfera eta exosfera. Atmosferak ez du muga zehatzik, gainazaletik aldendu ahala bere dentsitatea jarraian jaisten baita. Askotan, atmosfera eta espazioaren arteko muga bezala Karman muga aipatzen da, 100 km-ko garaieran.

TROPOSFERA
Lurrazaletik hurbilen dagoen geruza troposfera da. Geruza guztietatik meheena da. Hala ere, atmosfera osoko masaren %75a dauka eta ia ur lurrun guztia. Itsas mailaren gainetik 7 km-ko altuerara heltzen da poloetan eta 17 km-ra ekuatorean, baina aire gehiena hasierako metroetan dago, eta fenomeno atmosferiko gehienak (hodeiak, haizea, euria …) tarte horretan gertatzen dira. Altitudea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta oxigeno gutxiago dago (zailago da arnasa hartzea) eta orokorrean, tenperatura ere jaitsi egiten da, bataz beste 14 ºC-tik -50 ºC-ra.

ESTRATOSFERA
Estratosferatroposferaren gainetik 50 bat km-ko altueraraino hedatzen da. Bertan dago ozono-geruza. Behe-aldean tenperatura ia konstantea da, eta gorago handitu egiten da altuerarekin. Aurrekoa baino askoz egonkorragoa da.

MESOSFERA
50 eta 80-85 km artean dago. Tenperatura jaitsi egiten da igo ahala. Espaziotik datozen meteoritoak geruza horretan desegiten dira, izar iheskorrak sortuz.

TERMOSFERA
80-85 km-tik 640 km-raino hedatzen da, tenperatura igoz altuerarekin, energia altuko erradiazioaren xurgaketagatik oxigeno atomoen aldetik. Termosferan, Eguzkitik datozen gamma eta X izpiek ioi bihurtzen dituzte atmosferako atomoak, beraz, geruza hau osatzen duten gasak ionizatuta daude. Irrati-uhinak geruza horretan islatzen dira, eta komunikazio-sateliteak ere hor mugitzen dira.

IONOSFERA
Termosferaren barruan kokatua, erradiazioarengatik (batez ere eguzkitakoa) ionizatzen den atmosferaren zatia da.

EXOSFERA EDO METASFERA
Kanpoen dagoen geruza, 500. km-tik 10.000 km-raino heda daiteke. Atmosferako atomo eta molekulak espaziora alde egin dezakete. Gas arinenek,hidrogeno eta helioa gehien bat, eratzen dute geruza hau.


KONPOSIZIOA

Lehenengo 85 km–etan atmosferaren konposizioa konstantea eta homogeneoa da. Gas desberdin batzuetaz osaturik dago. Elementu nagusia nitrogenoa (N2) da zonalde honetan eta bolumenean %78 okupatzen du. Bigarren osagaia oxigenoa (O2) da (%20,9 bolumenean). Gainontzeko gasak proportzio gutxitan daude. Haien artean karbono dioxidoa (CO2) %0,03 proportzioan. Gas honen kantitatea handitu da XX. mendean errekuntza industrialak direla eta. Proportzio gutxitan ere gas nobleak daude atmosferan. Gai multzo honetan argona (%0,93) sartzen da beste gas nobleekin batera (He, Ne, Kr eta Xe).
 Beste osagai batzuk proportzio aldakorrean agertzen dira. Haien artean ur-lurruna da garrantzitsua, batez ere ozeanoetako uren lurruntzetik datorrena. Azken gas honek kliman daukan garrantzia oso handia da, kondentsazio eta lurruntzearen prozesuari ezker hodeiak eta prezipitazioak eratzen baitira.
 30 eta 60 bitarteko altueran ozono kontzentrazio handi samarreko eremua dago, (ozono estratosferikoa). Geruza babesle honek izpi ultramore batzuk zurgatzen ditu lurrazalera hel daitezen ekidinez. Horrela, bizitzarako izpi kaltegarri hauek ez dira ailegatzen lurrazalera.
 Aipatu den moduan, atmosferan ur-likidoa (ur-lurrunetik kondentsazioz osaturik) dago. Hodeiak eta lainoak, berez, atmosferaren osagai likidoak dira.
 Substantzia solidoak ere badaude atmosferan. Denak tamaina txikikoak dira eta batzuk ikusezinak. Haien jatorria oso aldakorra da, batzuk prozesu naturaletatik datoz (sumendiak, lurzoruaren hautsa, mikroorganismoak, polenak, ozeanoen uraren gatzak) eta beste batzuk gizakiak sortutakoak dira (errekuntzen keak, industria batzuk sortutako hautsak).





Bideo honetan atmosfera zer den eta nolakoa den azaltzen da. Atmosferaren geruza baxuenei buruz hitz egiteko, hau da, troposferari eta estratosferari buruz hitz egiteko, hegazkin berezi baten hegaldia eta Joseph Kittingerrek 1960 abuztuan 31.333 m-tik egin zuen jauzia erakusten dira. Jauzi hori, joan den urrian gainditu zen, Felix Baumgartner 39.068 m-tik salto egin zuen eta. Bukatzeko goiko geruzak nolakoak diren azaltzen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario